GRAL-aren matrikulari buruzko informazio saioa
Lehenengo argitaratze data: 2025/05/21
Hurrengo urtean, laugarren mailan, derrigorrezko eta hautazko irakasgaiez gain Gradu Amaierako Lana (GRAL) egin behar duzue.
Orokorrean GRALari buruz eta automatrikula egitean gai horri buruz zalantza nahiko egoten da. Hori dela eta lagungarria den GRALaren inguruko informazio saioa eskainiko da euskaraz, asteartean, ekainaren 3an, goizeko 12.00etan, Teams plataformaren bidez:
TEAMS plataformaren bidez informazio-saiora sartzea
Informazioa saioa 15-20 minutukoa izango da.
Ondoren, ikasleen zalantzak argitzeko galdera tartea izango da.