Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Gure fakultateko bi ikaslek Francisca Aculodi Saria eta Accessit-a lortu dute

Gure bi ikaslek egindako Gradu Amaierako Lanak sarituak izango dira UPV/EHUk martxoaren 8rako egingo duen ekitaldi instituzionalean. Izan ere, Genero Berdintasunaren ikuspegia duten Gradu Amaierako Lan onenak saritzen duen  Francisca Aculodi Sarian, Carmela Santamaria Bezanillaren "Dani Alves, Estudio de Caso sobre la cultura de la violación y prensa deportiva" izenburuko lana irabazle suertatu da gaztelaniazko lan onenaren atalean, eta Ihintz Permach Agirreren "Genero ezberdintasunaren beste ezpala bat. Genero rolak eta desberdintasunak goi-mailako irakaskuntzan" izenburuko lanak, berriz, accesit-a lortu du, euskarazko lanen atalean. Zorionak bioi!