Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hizkuntza gutxituetako hedabideak eremu digitalean - Edinburgoko Unibertsitatean, urriaren 16an eta 17an

Kongresuari buruz

80ko hamarkada hasieran, Kataluniako, Hego Euskal Herriko eta Galeseko telebisten sorrerak Europako aditu ugari bultzatu zituen hizkuntza gutxituetako hedabideak aztertzera. Besteak beste, funtsezko kontzeptuak eta kasu azterketa garrantzitsuak. 1992an, arlo horretan agintari eta erakunde publikoen ardura azpimarratu zuen Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunak. Azken bi hamarkadetan, digitalizazioaren eta Interneten eraginez, komunikazio sistema globala garatu da. Horrekin batera, hizkuntza gutxituetako medioen aukerak eta erronkak zaildu egin dira. Aldaketa horiek aurrean izan arren, eztabaida txikia egon da hedabideen eta eremu digitalaren arteko harremanaz.

Egitaraua argitaratu da hemen: https://www.ed.ac.uk/files/atoms/files/miren_new_v5.pdf

 

Euskararen ingurukoak azalduko dituzten hizlarietako batzuk jarraian:

  • Euskal hedabideak paperetik Internetera. Libe Mimenza, Behategia.
  • Unibertsitateko ikasleen euskarazko ikus-entzunezko kontsumoa. Edorta Arana eta Beatriz Narbaiza, EHU.
  • “Gu ere Euskaldunak gara, Boisekoak”: identitateari buruzko hausnarketa bat Idahoko komunitatetik. Jaione Diaz (University of Maryland).
  • Twitterreko euskaldun gazte eta nagusiak, euskararen egokitzapenak 21. mendeko komunikazio formetara. Joseba Fernandez de Landa, Rodrigo Agerri, Iñaki Alegria (EHU).
  • ...eta kitto! tokiko hedabidearen 10 urteko eboluzio bat. Enara Eizagirre (Aztiker)
  • Euskarazko ikusentzunezkoak eta aro digitaleko telebistaren erronkak. Itziar Azpeitia (ETB)
  • Euskal Herriko zinemaldiak, aukerak eta trabak euskarazko filmentzat. Aida Vallejo, Amaia Nerekan (EHU)
  • Itzulpenaren erronkak film eleanitz batean, 'Handia' kasua. Elizabete Manterola eta Ana Tamayo (EHU)
  • Atzerriko fikzioa hizkuntza txikietan. Urtzi Urrutikoetxea.

Izen-ematea zabalik dago lotura honetan: https://www.ed.ac.uk/literatures-languages-cultures/events/crowded-out-or-limitless-horizons