Breadcrumb

Eduki publikatzailea

II. Komunikazioko GRALen eta MALen EITB Saria: 2024/2025

Lehenengo argitaratze data: 2025/10/02

Deialdia

EITB taldeak UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin elkarlanean, I.Komunikazioko GRALen EITB Sariketan parte hartzeko deia egiten du.

Parte hartzeko baldintzak

  1. GRAL-ei dagokienez, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean Kazetaritzan, Publizitatean nahiz Ikus-entzunezko Komunikazio graduetako ikaslea edo ikasle-ohia izatea.
  2.  Gradu Amaierako Lana (GRAL) 2024/25 ikasturtean egin eta defendatu izana (martxoan, ekainean edo irailean) , gutxienez 9 kalifikazioarekin. 2 Gral sarituko dira.
  3. MAL-ei dagokienez, Multimedia Komunikazioa Masterreko UPV/EHU-EITB graduondokoan 2025 ikasturtean egin eta defendatu izana.

Saria ebazteko prozedura

Epaimahai mistoa eratuko da, bost pertsonak osatua: batetik, EITBk izendatutako hiru profesional izango dira, eta, bestetik, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritzako eta Ikus-entzunezko Komunikazioko graduetako irakasle bana.

Epaimahaiak honako hauek baloratuko ditu:

  • gaiaren interesa
  • kalitatea eta koherentzia teknikoa
  • artistikoa eta sortzailea
  • proposamen artistikoaren zorroztasun kontzeptuala
  •  idatzizko adierazpenaren kalitatea, besteak beste.

Formatuak eta edukiak irekiak dira: ikus-entzunezko edukiak (fikzioa eta ez-fikzioa), kazetaritza eta komunikazioa.

Nola aurkeztu

  • GRALa idatzizkoa bada, pdf formatuan entregatu beharko du egileak; ikus-entzunezko pieza bat bada, .mp4 edo .mov euskarrian.
  • Zehaztu honako datu hauek: izen-abizenak, telefonoa, posta elektronikoa, helbidea eta herria.

Nora bidali lanak

Helbide honetan jasoko dira lanak:

Andoni Iturbe Tolosa

“KOMUNIKAZIOKO GRALen EITB SARIA”

UPV/EHU

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Sarriena auzoa, z/g

48940 Leioa, Bizkaia

Posta elektronikoz: andoni.iturbe@ehu.eus helbidean

Epeak

  • GRALa bidaltzeko: 2025eko azaroaren 10eko 24:00 orduak

Saria

Honako hau izango da GRAL irabazlearen egileak jasoko duen saria:

  • Ekitaldi publikoan emango zaion diploma.
  • Komunikazio gelak emandako 300 €-ko diru-laguntza GRAL saritu bakoitzari eta 500 € MAL sarituari.