Breadcrumb

Eduki publikatzailea

II. Ondareari Begira dokumentalen film labur lehiaketa

Irudia
  • Parte-hartzea 18 eta 25 urte arteko pertsonentzako dago irekia
  • Film Labur Onenaren Saria  500 euro irabaziko ditu eta diploma egiaztatzailea. Euskarazko lanak bakarrik izango dira sari honeterako hautagaiak.
  • Azaroaren 23ra arte egongo da parte hartzeko epea zabalik

“Ondareari Begira” ondare kulturala ezagutarazteko film labur dokumetalen lehiaketaren bigarren ediziorako deialdia egin du Ondarebiziak.  Aurkezten diren film laburrek ondarearen zaintzaren eta babesaren garrantzia azpimarratu eta honek belaunaldiz belaunaldi transmititzeko duen beharra nabarmendu behar dute.  Era berean, lehiaketa honek garrantzia emango dio gai honen inguruan hausnarketa berriak plazaratzen dituzten eta ondarearen, bizirik eta eboluzioan dagoen nozio moduan ulerturik, komunikazio gaitasuna pizten duten lanei.

Parte-hartzeko eta lanak aurkezteko baldintzak

  • Epea: Azaroaren 23ra arte egongo da lanak aurkezteko aukera.
  • Nori zuzenduta: Parte-hartzea 18 eta 25 urte arteko pertsonentzako dago irekia eta bakarka nahiz taldean aurkeztu daiteke.
  • Iraupena eta tamaina: Film laburrek gehienez 15 minutuko iraupena izan behar dute eta 5gko tamaina.
  • Film laburren bidalketa: Galdetegi honen bitartez aurkeztu behar dira.
  • Beste deialdietan parte-hartu duten film laburrak onartuko dira, betiere hauek ez badira beste lehiaketetan saritu.

Sariak

  1. Film Labur Onenaren Saria:  500 euro eta diploma egiaztatzailea. Euskarazko lanak bakarrik izango dira sari honeterako hautagaiak.
  2. Ondarebizia saria: 250 euro eta diploma egiaztatzailea. Belaunaldien arteko begirada hobekien islatzen duen lana.
  3. Ohorezko 2 diploma

Ondareari Begira lehiaketari buruz

Lehiaketaren helburua aurkezten diren lanak belaunaldien arteko elkargune bat sortzeko baliagarriak izatea litzateke eta, honetarako, ondarearen balioa eta biziraupena plazaratzen laguntzen duten piezak garrantzitsuak dira.

Ondarebizia programari buruz

K6 Gestión Cultural-ek eta Museum Cemento Rezolak bultzazen duten erronka eta planteamendu berriei aurre egiten dien laborategi programa, kultur sektoreko hainbat eragilerekin konplizitateak eta lan-ildoak aktibatzen dituena.

Parte hartzezko oinarriak

Parte hartzeko galdetegia