Eduki publikatzailea

UPV/EHUko ikasleen III. biltzarra: gure GRALek mundua aldatzeko balio dute

Lehenengo argitaratze data: 2020/09/24

Gure Gradu Amaierako Lanek (GrAL) mundua aldatzeko balio dute. Zure proposamena aurkeztu irailaren 25a baino lehen.

Denok amets egin dugu mundua aldatzearekin, eta zu ez zara salbuespena. Gradu bat ikasi duzu, orduak eman dituzu irakurtzen, eztabaidan, pentsatzen… eta pertsonek eta gure planetak dituzten arazo larriez jabetu zara. Kezkaz ikusten dituzu politikan, ekonomian eta gizartean, pandemiak eragindako egoeran ikusgaiagoak, gertatzen ari diren atzerapausoak –aurrerapausoak ere badiren arren–, eta zuk zeuk ere zure ekarpena egin nahi duzu, ondorioz.

Zure Gradu Amaierako Lanean (GrAL) egin duzun ikerketa lanak ekarpen txiki bat egin diezaioke zure inguruko gizarte, ingurumen eta ekonomia eraldaketari. Ahalegindu zara zeuretik zerbait ematen, gauzak behingoz alda daitezen. Lehen saioa izan da zuk zeuk zerbait emateko, bizi zaren gizarteak eman dizunaren zati bat itzultzeko.

Ezaugarri hauetako GrAL bat defendatu duen edo defendatzekotan den ikasle horietako bat bazara, zientzietatik mundu hobeago baten erakuntzari egin dakiokeen ekarpena interesatzen bazaizu, leku bat duzu UPV/EHUko ikasleen III. biltzarrean. Aurkeztu zure proposamena irailaren 25a baino lehen, eta aukeratua baldin bada, III. Biltzarrean aurkeztu ahal izango duzu, urriaren 22an UPV/EHUko Campusetan, eta sari bat jasotzeko aukera ere izango duzu. Gainera, edizio honetan COVID-19 osteko egoerari ekarpenik garrantzitsuena eginten duen GrAL-ek sari berezi bat jasoko du.