Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ikastaroa: Euskal Komunikazioaren Ekosistema aztertzen: Diziplinarteko Data Sprinta

Ikastaroaren datak: azaroaren 16 eta 23. Ordutegia: 8:30/15:00.

Ikastaroa barik Euskarazko komunikazioaren ekosisteman parte hartzen duten komunikabideei erreparatzeko mintegi esploratzailea planteatzen da. Antolatzaileek Hekimen elkarteko komunikabideen kontsumo eta erabileraren inguruko datu-corpusa (edo dataseta) aurkeztu eta zenbait metodologia eta teknika proposatuko dituzte, parte-hartzaileek haien interes eta lehentasunen arabera hurbilketa diziplinartekoak gauzatzeko elkarlaneko giroan.

Helburuak

Euskal komunikazioaren ekosistema garaikidea aztertzeko teknika eta hurbilketa ezberdinak ezagutu eta praktikara eramatea.
Euskal Hedabideen Behatokia, "Behategia" proiektuaren Datutegia ezagutza berria sortzeko iturri bezala baliatzea.
Informazioa landu eta argitaratzeko elkarlanerako aukerak ezagutzea.

Harremanetarako