Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Inbound Marketing: bideratu emaitzetara marketin digitaleko zure ekintza guztiak.

Irudia

Ekonomia digitalak euskal enpresei oso interesgarriak diren soluzio berri batzuk eskaintzen dizkie publikoekin eta litezkeen bezeroekin zuzenean konektatzeko, haien produktuak eta zerbitzuak bultzatzearren.
Dena den, zenbaitetan, ahaleginak sakabanatuta egiten dira hainbat kanaletan; eta blog, sare sozial, marketineko e-mail eta abarretako lanak ez du ikuspegi bateratua.
Jardunaldi honetan, gako batzuk eskaintzen ditugu Inbound Marketing metodologia berritzailearen inguruan, marketin digitaleko ekintzei etekin handiena ateratzeko, horiek estrategia beraren inguruan biltzeko eta inbertsioaren itzulera maximizatzeko.


Zer ikas daiteke?
• Ekonomia digitalean marketina hobeto ulertzeko gakoak.
• Marketin digitalerako soluzio berriak, enpresentzat bereziki erabilgarriak direnak.
• Inbound Marketing teknologia, bezeroekin konektatzeko modu eraginkortzat.
• Balio-edukiaren bitartez, nola sortu marketin-makina bat trafikoa eta lead kualifikatuak erakartzeko.
• Nola hobetu marketin digitaleko zure estrategiarako inbertsioaren itzulera (ROI).


NORI ZUZENDUA:
Marketin zuzendariak, Community manager-ak, Online marketineko arduradunak, Ekintzaileak, Web guneetako jabe eta kudeatzaileak.


EDUKIAK:
• Zer aldatu da agertoki digital berriarekin?.
• Komunikazioaren eta marketinaren bidez kontsumitzailearekin harremanetan jartzeko modu berria: Inbound Marketing.
• Buyer Persona eta Buyer Journey.
• Eduki digitaletarako estrategia, SEO eta keyword-ak.
• Lead Nurturing eta automatizazioa.
• Kasu praktikoa: Inbound kanpainaren adibidea.
• Zalantzak eta galderak.

 

Lekua: Bizkaiko Teknologi Elkartegia, Tecnalia eraikina,  204

Doakoa