Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Independizatu egiten zara? Bizirauteko eta kontsumo arduratsuko kita (2. edizioa)

Doako online ikastaroa
Irudia

Iritsi da garaia: independizatuko zara. Zure helduaroa zain duzu. Hala ere, familiaren etxetik kanpo lehen aldiz bizitzea abentura handia izan daiteke. Zure kabuz bizitzeko aholkurik onenak jaso nahi dituzu?

Norentzat:

UPV/EHUko ikasleak, gradukoak zein granduondokoak.

Irakasleak:

Kontsumobide-- Kontsumoko Euskal Institutuko irakasleak.

Edukiak:

Ikastaro honetan hainbat gai landuko dira, guztiak ere zerikusia dutenak gazteek emantzipatu aurretik eta emantzipazioan kontuan hartu beharreko gauzekin. 

Gaiak honako hauek dira: 

  • Zer egin dezake Kontsumobidek zugatik? Nobedadeak!
  • Etxea alokatu ala erosi egingo dut?
  • Etxeko ekonomia. Nork kudeatzen du etxeko dirua?
  • Etxeko hornidurak. Zer ordaindu behar dut?
  • Erosketak egitera noa. Zer dago etiketen atzean?
  • Banku eragiketak. Zer zerbitzu eskaintzen dituzte?
  • Kontsumo soziala eta ekologikoa. Norabide berria.

Hizkuntzak:

Euskara eta gaztelania

Iraupena:

25 ordu (ECTS kreditu bat)

Noiz emango den:

2024ko otsailaren 5etik martxoaren 24ra bitartean

Izena emateko epea:

2024 urtarrilaren 15etik 25era (biak barne)