IST Ikus-entzunezko Jaialdia
Data
2023/05/29, 12:00

2023ko maiatzaren 29an
12:00
Auditorioa
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Aurten ere IST/TCA ikus-entzunezko jaialdiarekin hitzordua iritsi da. Datorren astelehenean, maiatzak 29, eguerdiko 12etan, Fakultateko Auditorioan, lehen mailako ikasleek Ikus-entzunezko Sorkuntza Teknikak ikasgaian egindako lan onenak proiektatuko dira.
Proiekzioaren ondoren, adituen epaimahai batek eta bertaratutakoek erabakiko dute zeintzuk diren saria merezi dutenak. Jaialdia Fakultateko ikasle gazteenek sortutako ikus-entzunezko piezez gozatzeko aukera paregabea da.
Zuen zain gaude!