Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Jardunaldia

Jardunaldia: Uraren gobernantza autonomía-estatuan. Gobernuarteko harremanak eta hidrologia-planifikazioa

Deszentralizatutako sistema politikoen jarduera publikoaren dinamika egoki ulertu ahal izateko gobernuarteko harremanek duten garrantzia nabarmena da. Hidrologia-politikan autonomia-estatuaren politikaren  konplexutasunari  europar erakundeen uraren direktibak dakartzan ondorioak ere batu behar zaizkio.

Egitaraua:

9:00.  Jardunaldiaren aurkezpena. Jaione Mondragon (Euskal Herriko Unibertsitatea- Universidad del País Vasco)

9.30.  Tomas Oralla, Euskadiko Autonomia Erkidegoko  Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko teknikaria: “Uraren kudeaketaren mapa eta eskuduntzen banaketa EAEn”

10:15. Mercedes Alda eta Juan Antonio Ramos (Rey Juan Carlos Unibertsitatea): “Maila askotako gobernantzari buruzko eta uraren politika publikoen gobernuarteko harremanei buruzko kontzeptuen alor bat”

11:00-11:30 atsedenaldia

11:30 Juan Antonio Chinchilla (Madrilgo Universidad Autonoma): “Lankidetza eta koordinazioa hidrologia-planifikazioan”

12:15 Alberto de la Peña (Euskal Herriko Unibertsitatea- Universidad del País Vasco): Lurraldetasun eredua eta uraren gobernantza: autonomia-estatuaren errealitatetik ikerketa proposamen bat”

13:00-14:00. Bertaratutakoen arteko mahai ingurua eta eztabaida .

Mintegiko edukiera bete arteko bertaratzea librea izango da.

Eguna: abenduaren 12a
Ordua: 9:00-14:00
Lekua: Fakultateko P Mintegian
Antolatzailea: Politika eta Administrazio Zientzia Saila