Breadcrumb

Eduki publikatzailea

"Sexismoa hauteskunde-kanpainetan eta haren trataera hedabideetan" jardunaldia

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Ellkargoak, EMAKUNDE-Emakumearen Euskal Erakindearekin batera hurrengo jardunaldia antolatu dute.

DATA: 2016ko irailaren 13a, asteartea.
ORDUTEGIA: 11:00etatik 14:00etara.
LEKUA:  Euskadiko Artxibo Historikoa (María Diaz de Haro 3 – Bilbao)

PARTEHARTZAILEAK
• Alderdi politikoak: PNV, EH-Bildu, PSE, PP, Podemos  eta Ciudadanos
• Konfirmatutako komunikabideak: Berria, Onda Cero, El Diario Vasco,  Cadena Ser, Deia, Diario Norte, EFE Agentzia,  Gara, EiTB eta Tokikom

JARDUNALDIAREN HELBURUAK
Jardunaldi honen bidez, komunikabideen eta alderdi politikoen arteko topagune bat sortu nahi da. Hona helburua:
• Hauteskundeei buruzko informazio-trataeran erabilera sexistak antzemateko eta saihesteko gomendioen dokumentua aurkeztea eta kontrastatzea.
• Eta erakunde horiek sentsibilizatzea, hauteskunde-kanpainaren esparruan informazio berdinzale bat gauzatzearen balioaz.

GAI-ZERRENDA  
1. Jardunaldiaren aurkezpena, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida Larizgoitia andrearen eta Kazetarien Euskal Elkargoko dekano Jesús Coterón jaunaren eskutik.

2. "Sexismoa Europako 2014ko hauteskundeei egindako publizitate eta informazio tratamendua" (Euskal Autonomia Erkidegoa) azterlanaren aurkezpena.

3. Hauteskundeei buruzko informazio-trataeran erabilera sexistak antzemateko eta saihesteko Gomendioen aurkezpena.

4. Elkarrizketa-mahaia, komunikabideen eta alderdi politikoen artean.

5. Jardunaldiaren itxiera.