Eduki publikatzailea

Jardunaldiak: Etorkizuneko gako berritzaileak eko-teknologien eta hiri-irtebideen sektorean

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/09

Eko-teknologien eta hiri-irtenbideen eremuan, nora bideratzen da teknologia berritzailea?

Teknologia horiek nola lagundu ahal dute eredu ekonomiko iraunkor eta eraginkor bat lortzen?

Bilbao Ekintzak jardunaldi hauetara gonbidatu nahi zaitu, non ingurumenaren, mogikortasunaren, energiaren eta eraikitze eta birgaitzearen alorretako teknologia eta irtenbide berritzaileetako batzuk aurkeztuko diren.

Ondoz ondoko asteetan lau jardunaldi egingo dira, baliabideak erabiltzean eraginkortasuna hobetzen lagunduko duten berrikuntzei buruzkoak, hau da, gure hirietan garapen iraunkorragoa sustatuko dutenak.

Gainera, deskribatutako alor bakoitzean gure gizarteak aurkitzen dituen erronkarik adierazgarrienen gainean eztabaidatuko da.

Hori guztia ingurumenaren eragina murrizteari lotuta dago eta, hain zuzen ere, 2015. urtean Pariseko goi-bileran klima-aldaketaren aurkako nazioarteko hitzarmena sinatzeko gakoa izan da.

 

Datak: 2015eko urriaren 15, 21 eta 29a eta azaroaren 5a

Ordutegia: 09:30-12:00

Lekua: Yimby Bilbao - My aretoa (Ercilla kalea, 24 -1.)

Izen ematea: promocionempresarial@bilbaoekintza.bilbao.net

94 420 53 30