Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Gazte-Politikei buruzko jardunaldiak: Hiri Gazteak Eraikitzen

Lehenengo argitaratze data: 2016/04/21

Gazteriak bizitza proiektu jasangarriak eraikitzeko zailtasun handiak dauzka; izan ere, enplegua ─proiektu hauek eraikitzeko den oinarria─ urria eta kalitate gutxikoa da. Horren aurrean, hausnarketa egin nahi dugu eta hori gazteek parte hartuz egin nahi dugu.

Pertsona gazteen errealitate anitz eta konplexuaren zenbait alderdiren gainean hausnarrarazten gaituen egitaraua diseinatu dugu (alderdi guztiak aztertzea ezinezkoa baita). Animatzen zaituztegu etortzera jardunaldi hauen hausnarketa gurekin partekatzera eta, aldi berean, gure hiriaz gozatzera.

Data: maiatzaren 12an eta 13an

Leku: Europa Biltzar Jauregian, Gazteiz.