Eduki publikatzailea

Kalea Eginez! Urbanbat eta Bilborock-en eskutik!

Bilboko Udaltegiaren Gazteria eta Kirola Sailak Urbanbat-en Kalea Eginez! Ibilbidera gonbidatzen zaitu!

 

Kalea Eginez! Bilbo Zaharreko auzoetatik (Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoak) prestatutako ibilbidea da. Honetan zehar, Bilboko eremu horretan bizi izan ziren emakumeei ohore egiteko 10 interbentzio artistiko ikusiko dira.

 

Ibilbidea hurrengo azaroaren 15ean, larunbata, izango da, arratsaldeko 17:00etan, eta Bilborock-etik irtengo gara.

 

Ekintza hau 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Interesatuta egotekotan, bete ezazu hurrengo imprimakia!

 

Kalea Eginez! Herritar laborategi baten emaitza da, non auzokideak zein artistak, agente kulturalak zein instituzio publikoak, elkarrekin lan egin zuten soluzio kreatibo bat aurkitzeko aurretik danon artean aukeratutako gunean.

 

Informazio gehiagorako: http://bilbaogazte.bilbao.eus/2018/12/05/haciendo-la-calle-ibilbidea-ezkutuko-istorioak-ezagutzeko/