Eduki publikatzailea

Kantatzen Duten Herriak (Vol. 4)

Irudia

Musika ez dadila gelditu, ezta pandemia garaiotan ere. Helburu hori betetze aldera, aurten ere, Kantatzen Duten Herriak jardunaldien laugarren edizioa antolatuko dugu. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko campusean ospatuko dira, abenduaren 10ean eta 11n; oraingoan, egitura mistoa izango duena, formatu presentziala eta birtuala uztartuz.

Jardunaldietan musikaren azterketa soziala jorratzen da, askotariko ezagutza ezberdinei helduz, baina baita esperientzia eta experimentaziotik ere; beraz, proposamen musikalak ere onartzen ditugu. Era berean, jardunaldiekin bat eginez, arte ikerkuntzarako AusArt aldizkariak edizio bat eskainiko dio musika urbanoaren inguruko ikerlerro eta gogoetei.

Azaroaren 11ra arte zabalik dago jardunaldietarako proposamenak jasotzeko epea, izan komunikazio akademikoak, izan proposamen musikatu edo esperimentalak. Bidali itzazu kdh.the@ehu.eus helbidera, nahiago duzun formatua adieraziz (presentziala edo online).