Breadcrumb

Eduki publikatzailea

KOMUNIKADORES XVI. jardunaldia iritsi da! Azaroaren 27an

Irudia

KOMUNIKADORES XVI. jardunaldia iritsi da! Publizitatean interesa baduzu hau izan daiteke gehiago ikasteko aukera: Profesional ezberdinen esperientzia eta aholkuak entzungo ditugu, dituzuen galderak egiteko beta ere izango duzue. Animatu!

Noiz: Azaroaren 27an.

Non: Gizarte eta Komunikazio Fakultateko auditorioan.

LIN3S Bilbon eta Madrilen kokatuta dagoen agentzia digitala da, 17 urte daramatza martxan eta iada 1000 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Ziurtagiria duen eta Googleen analitika digitalaren eta marketinaren irtenbide guztien bazkidea den Espainiako lau agentzietako bat da. Beraiekin lan egiten duten 300 bezero baino gehiagoren artean daude Eitb, Bershka, Dentix, Athletic Club Bilbao, Mahou edo Pronovias bezalako izen ezagunak.

Jardunaldian izango ditugu Jon Heras (Google Ads-Digital Marketing) eta Ainize Medrano (Social Ads-Digital Strategy) profesionalak, agentziaren barneko ikuspegia emateko eta gure intereseko informazioa eskaintzeko.