Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Komunikazioko GRALen BERRIA Saria: 2021/2022 ikasturteko ebazpena

Irudia

(2022.06.16)

Ekainaren 14an Komunikazioko GRALen BERRIA Saria eman zen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Graduazio Ekitaldian, Bizkaia Aretoan. Beatriz Zabalondok, Berria-ko Administrazio Kontseiluaren presidente eta Fakultatreko irakasleak eman zuen saria, eta Oltaz Silva Rodrigo ikasle satituak hartu zuen.

BERRIA egunkariak UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin elkarlanean, Komunikazioko GRALen BERRIA Sariketa antolatu du estrainekoz, eta Olatz Silva Rodrigo izan da irabazlea, “Hiru aldiz ikusezin” erreportaje sakonarekin. 

Berriak satituarekin elkarrizketa argitaratu zuen.

Iñaki Lazkanok, Ainhoa Fernandez Arroyabek, Amagoia Mujikak, Eider Goenagak eta Ainara Lasak osatu dute epaimahaia. Komunitate zientifikoari eta gizarteari egindako ekarpena, euskarriari dagokion narratibaren kalitatea, edukien alderdi formalen eta estetikoen erabilera zuzena eta zorroztasun metodologikoa izan dira epaimahaiak baloratu dituen aspektuak.

 

-------------------------------------------------

(2022.06.01)

BERRIA egunkariak UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin elkarlanean, Komunikazioko GRALen BERRIA Sariketa antolatu du estrainekoz, eta Olatz Silva Rodrigo izan da irabazlea, “Hiru aldiz ikusezin” erreportaje sakonarekin. 

Iñaki Lazkanok, Ainhoa Fernandez Arroyabek, Amagoia Mujikak, Eider Goenagak eta Ainara Lasak osatu dute epaimahaia. Komunitate zientifikoari eta gizarteari egindako ekarpena, euskarriari dagokion narratibaren kalitatea, edukien alderdi formalen eta estetikoen erabilera zuzena eta zorroztasun metodologikoa izan dira epaimahaiak baloratu dituen aspektuak.

Ekainaren 14an egingo da sari emate ekitaldia Bilboko Bizkaia Aretoan.