Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Komunikazioko GRALen Berria saria: 2023/2024

Deialdia

BERRIA egunkariak UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin elkarlanean, Komunikazioko GRALen BERRIA Sariketan parte hartzelo deia egiten du.

Parte hartzeko baldintzak

  1. Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean Kazetaritzan nahiz Ikus-entzunezko Komunikazio graduetako ikaslea edo ikasle-ohia izatea.
  2. Gradu Amaierako Lana (GRAL) 2023a ikasturtean euskaraz egin eta defendatu izana (martxoan, ekainean edo irailean) , gutxienez 9 kalifikazioarekin.

Saria ebazteko prozedura

Epaimahai mistoa eratuko da, bost pertsonak osatua: batetik, BERRIAk izendatutako hiru profesional izango dira, eta, bestetik, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritzako eta Ikus-entzunezko Komunikazioko graduetako irakasle bana.

Lanaren interesa baloratzeko, epaimahaiak honako aspektuak baloratuko ditu:

  • Komunitate zientifikoari eta gizarteari egindako ekarpena (Eztabaida publikoa abiatzea, protagonisten duintasuna bermatzea, berdintasunaren eta kultur aniztasunaren alde egitea, bazterkeriarik eta bereizkeriarik gabeko tratamendua).
  • Euskarriari dagokion narratibaren kalitatea (Estilo argia, zehatza, erakargarria izatea eta adierazpenerako erabiltzen den hizkuntzaren egokitasuna eta zuzentasuna).
  • Edukien alderdi formalen eta estetikoen erabilera zuzena (Informazioaren jatorriaren zehaztapena, iturrien nortasuna, dokumentazioa, ikuspegi kopurua, informazio elementu osagarrien erabilera: argazkiak, irudiak, infogramak, bideoak eta audio-fitxategiak, besteak beste).
  • Zorroztasun metodologikoa (Testuak sortu eta egituratzeko eta batez ere ikerketa proiektuetan erabiltzen den metodologian oinarritua).

Nola aurkeztu

  • GRALa idatzizkoa bada, pdf formatuan entregatu beharko du egileak; ikus-entzunezko pieza bat bada, .mp4 edo .mov euskarrian.
  • Zehaztu honako datu hauek: izen-abizenak, telefonoa, posta elektronikoa, helbidea eta herria.

Nora bidali lanak

Helbide honetan jasoko dira lanak:

BERRIA egunkaria
“KOMUNIKAZIOKO GRALen BERRIA SARIA”
Martin Ugalde Kultur parkea
Gudarien etorbidea z/g
20140 ANDOAIN.

Posta elektronikoz: : idazkaritza@berria.eus helbidean.

Epeak

  • GRALa bidaltzeko: 2024ko martxoaren 29ko  24:00 orduak
  • Deialdiaren emaitza argitaratzeko data: 2024ko maiatzaren 31ko 00:00 orduak
  • Saria ekitaldi publikoan entregatzeko data: Garaiz adieraziko da.

Saria

Honako hau izango da GRAL irabazlearen egileak jasoko duen saria:

  • Ekitaldi publikoan emango zaion diploma.
  • Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateak emandako 200 €-ko bonoa.
  • GRALaren saridunarekin elkarrizketa eta lanaren hedapena BERRIAren euskarrietan.
  • BERRIAlagun izatea urtebetez.