Breadcrumb

Eduki publikatzailea

EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak babesa emango dio Save the Children eta UNICEFen ‘Komunikazioa eta Haurtzaroaren Iº Jardunaldiari'

Lehenengo argitaratze data: 2016/04/14

Ekimena datorren apirilaren 27an ospatuko da EHUko Leioako kanpusean eta komunikabideetako hainbat profesionalen parte-hartzea izango du

Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak bere babesa eskainiko dio datorren apirilaren 27rako Save the Children eta UNICEF Euskal Herriko Batzordeak antolatutako ‘Komunikazioa eta Haurtzaroaren Iº Jardunaldiari'. ‘Komunikabideak, haurren pobrezia eta ume errefuxiatuak' titulupean, jardunaldian zehar komunikabideek umeekin zerikusia duten gaurkotasunezko bi gairi emandako tratamendua aztertuko da: haurren pobrezia batetik, eta errefuxiatu eta migratzaileem krisiaren ondorioz kaltetutako haurrak bestetik.

Jardunaldia 10:00 eta 13:30 bitartean ospatuko da, EHUko Leioako kanpuseko (Bizkaia) Liburutegi Nagusiko Batzar Aretoan. Kazetarien Euskal Elkargoak, Euskal Kazetarien Elkarteak eta EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak babestuta, lansaioak altuan egindako hizketaldien bitartez, analisia eta ondorengo hausnarketara bultzatu nahi ditu partaide eta bertaratutakoak, komunikazio arloko profesionalek haurren eta euren eskubideen inguruko informazioei emandako tratamenduaren inguruan.
Helburu horrekin, Belén de Vicente eta Susana Hidalgok gidatuko dute jardunaldia, UNICEF Espainiako Batzordeko prentsa-burua eta Save The Childreneko Komunikazio arduraduna, hurrenez hurren, zeina bi atal nagusitan bananduta egongo den: lehenbizikoan (‘Nola informatzen dute komunikabideek haurren pobreziaren inguruan?') Adela Úcar (ETB), César Coca (El Correo), Eider Hurtado (Onda Vasca), Juan Carlos de Rojo (Radio Euskadi), Susana Martín (Deia) eta Estefanía Jimenezek (EU Kids Online EHU) parte hartuko dute. Ikuspuntu lokal eta autonomiko batetik, haur ahulenen eta haurren pobreziaren inguruan oinarrituko da estraineko mahai-inguru hau. Bigarren atalean (‘Ume errefuxiatuen inguruko informazioaren tratamendua') Ane Irazabal, Iker Pastor (argazkilaria) eta Mikel Ayestaran kazetarien ikus-entzunezko testigantzak egongo dira lehenik eta Ainara Lertxundi (Gara), Cristina Sánchez (RNE) eta Nicolás Castellano (Cadena Ser) kazetariek ere parte-hartuko dute, haur errefuxiatu eta migratzaileekin zerikusia duten albisteen inguruko euren ikuspuntua eskainiz.
Erronka nagusia komunikabideetako profesionalak sentsibilizatzea da, aldaketa sozialerako duten indar eta boterea kontuan hartuta, baita unibertsitate alorreko kideak edo beste GKEetako komunikazio-arduradunak ere sentikortzea; azken finean, haurrekin zerikusia duten informazioak argitara ateratzen dituzten pertsona guztiei eta euren lanean haurren eskubideen ikuspegia sartzeko interesa duten pertsonei zuzendutako jardunaldia izango da. Mundu guztiarentzat zabalik egongo den jardunaldia izango da, tokia bete arte.

Informazio gehiagorako:

Azucena Garcia: azucena.garcia@savethechildren.org – 688 858 498
Garazi Barriuso: gbarriuso@unicef.es – 650 20 79 26