Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Jardunaldia Jardunaldia

Denbora Aurrekontuen Inkestak Praktika Soziologikoan

Irudia

Jardunaldia Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan egingo da otsailak 17an, asteazkena, 9:00etatik 13:00 bitartean.
Helburua da "Bi hamarkadako gizarte-aldaketa Euskal AEn denboraren erabileraren bitartez. Denbora-aurrekontuei buruzko inkesta, 1993-2013" Monografikoaren aurkezpena egitea.
Lan honetan Euskal AEn azken hogei urteotan gertatu diren gizarte-aldaketa garrantzitsuenen azterketa azaldu nahi izan dugu Denbora Aurrekontuei buruzko Inkestako datuak erabiliz. Inkesta honek biztanleriaren eguneroko bizimoduari buruzko informazio exhaustiboa eskaintzen du, eguneroko denboraren erabileraren ikuspegitik, hau da, zenbatzen du denbora nola banatzen den eguneroko jardueretan. Monografikoa unibertsitateko eta Eustateko analisten arteko lankidetza-esparruaren barruan kokatzen da, eta UPV/EHUko, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko adituek hartu dute parte, baita Matía Fundazioko eta DESTATIS-Alemaniako Estatistika Institutukoek ere.