Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Jardunaldia

Loturak: migrazioen gaineko begiraden berrikuspen bat

Formatu dokumental eta kontakizun artistiko eta digital berriak biltzen dituen jaialdia.

Loturak jaialdiaren 2. edizioa Bilbon izango da, hainbat egoitzatan, abenduaren 13tik 18ra bitartean.

Loturak kultura-ekitaldi bat da, eta migrazio-prozesuak eta prozesu horiek eragiten dituzten kausak ikusarazteko eta irudikatzeko erronkari heltzen dio. Mekanismo eta tresna artistiko eta kultural berriak esploratzen ditu eta horiekin esperimentatzen du, dela herritarren sentsibilizazioa indartzeko, dela hiriek migratzaileen harrerari eta inklusioari ematen dizkieten erantzunak errazteko.

Programazioa:

  • Dokumental-emanaldia. BBK aretoa
  • Immertsioa, enpatia eta aniztasuna; errealitate birtuala eta bideo immertsiboa. BBK aretoaren ataria
  • The Machine To Be Another (Beste norbait izateko makina). Hiri laborategiak: Bilbao AS Fabrik (Zorrotzaurre)
  • Fixtions, fikzio kolaboratzaileak. Etorkizunak ikertzeko lantegia, sortzen ari diren errealitate interkulturaletan esku hartzeko. Hiri laborategiak: Bilbao AS Fabrik (Zorrotzaurre)
  • Roboteca. Roboteca: argazkigintzako eta aurpegi eta nortasunak muntatzeko lantegia. Erriberako Azokaren eta oinezko zubiaren arteko instalazioa
  • Live Cinema ikus-entzunezko esperimentazio-kontzertua. Identibuzz proiektua nahasten Itsasmuseum

Doako jarduerak, edukiera bete arte.