Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Mahaingurua: "Energia berriztagarriak Euskal Herrian. Gatazka edo aterabidea?"

Irudia

Ondo dakizunez, egunotan Euskadin energia berriztagarriak bultzatzeko agertzen ari diren proiektuek eta planek ezinegonak, eztabaida sutsuak eta nolabaiteko gatazkak sortu dituzte hainbat lekutan. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekopol ikerketa-taldetik uste dugu garrantzitsua izan daitekeela eztabaida patxadatsu eta arrazoitsuak bideratzeko ahalegin bat egitea. Horregatik, EHUgunerekin batera, zenbait mahai-inguru anitz eta zabal antolatu ditugu. Beti ere, gaiaren inguruan egon daitezkeen diskurtso eta hausnarketa guztiak laburbildu eta plazaratu nahian.

Gasteizen eta Donostian egindako mahainguruen ostean, azken eztabaida izango dugu Apirilaren 25ean Bilboko Bizkaia Aretoan, 18:00etan.

Oraingoan ere hizlari ezberdinak entzuteko aukera izango dugu:

  • Julen Rekondo (Ingurumen Kontsultorea – Ingurumen Sari Nazionala)
  • Joserra Becerra (Berdeak-Equo)
  • Mirene Begiristain (UPV/EHU)
  • Iñigo Ansola (EVE)
  • Cristina Pizarro (BC3-UPV-EHU)


Etortzeko ez da izenik eman behar, sarrera librea izango da, eta itzulpen zerbitzua egongo da.

Bertan itxarongo zaitugu!

Informazio gehiago eta orain arte egindako mahainguruen grabazioak laster www.ekopol.eus helbidean.