Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Emakumeak, zientzia eta teknologia Ada Lovelaceren berrehungarren urteurrenean

Irudia

Europar Batzordeak 2015ean kalkulatu zuen azaleratutako IKT sektoreetan (cloud computing, bigdata, datuen analisia, errealitate birtuala...) pertsona trebatu nahikorik ez dagoenez, 2015ean Europan bete gabe geldituko zirela 800.000 IKT sektoreko lanpostu kualifikatu.

Oso epe laburrerako enplegu-aukera horren aurrean, zientzietako eta teknologiako karreretan azken urteetan matrikulazioak behera egin duela aipatu beharra dago. Errealitate hori berez kezkagarria da eta, gainera, genero-joera markatua du: STEM (Science, Technology, Engineering & Mathematics) lizentziaturetako ikasleen % 20 baino gutxiago dira emakumeak. Haustura handi horren jatorria, gure gizartean dirauten genero-rol eta -estereotipo sustraituak dira eta, horren ondorioz, emakume asko berritzeko aukera handiak dituen etorkizunetik eta teknologia-aldaketa zuzentzeko aukeratik at gelditzen dira.

Ada Lovelace (1815-1852) idazle eta matematikari britainiarraren jaiotzaren berrehungarren urteurrena dela-eta -Historian izan den lehen programatzailetzat hartu dute-, egoeraren arrazoiaren eta egon daitezkeen konponbideen inguruan hausnartuko dugu.

Egitaraua

         Genero digitalaren zuloa, errealitate bat da.
         Emakumeak eta teknologia historian barrena.
         Eztabaida. Eta hau, nola konponduko dugu?
         Galderen txanda.

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, Euskadi+innova web orrian sartu.


Ikastaro eta jardunaldi gehiago ikus ditzakezu hemen.