Eduki publikatzailea

Nahi dugun unibertsitatea!

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/04

NAHI DUGUN UNIBERTSITATEA! ikerketa-ekintza parte-hartzailea da, unibertsitatea elkarrizketaren, partaidetzaren eta ekintzaren bidez eraldatzen laguntzea helburu duena. 

Prozesuaren lehenengo atalean, ikasleen arteko 3 elkarrizketa topaketa burutuko dira Open Space dinamika tresna erabiliz, bat Campus bakoitzean.
Topaketa hauetan, unibertsitatean azaltzen diren arazoak mahai gainean jarriko ditugu ikasleen ikuspuntutik.

BIZKAIKO CAMPUSA. Azaroak 17. 15.30etatik-19.30etara. Leioako Liburutegi Nagusian 7.ikasgelan.
ARABAKO CAMPUSA. Azaroak 24. 15.30etatik-19.30etara. Gizarte Langintzako UE, 3.ikasgelan.
GIPUZKOAKO CAMPUSA. Azaroak 25. 15.30etatik-19.30etara. Carlos Santamaría eraikinean, Andrestegi aretoan.

Elkarrizketa topaketetan jasotako ondorio eta informazio guztia dokumentu batetan jaso egingo da eta EHU-ko ikasle guztiei bidali. Urtarrileko azterketen ondoren, espazio bat sortuko da dokumentuari ekarpenak egin ahal izateko eta bertan jasotakoa eztabaidatzeko. Bigarren lauhilabetekoan zehar, topaketa handi bat proposatuko da nahi dugun unibertsitatea eredua zehazteko eta hori lortzeko burutu nahi diren ekintzak zerrendatzeko.
 
Mezu honen bitartez informazio hau zuen fakultateko ikasleen artean ahalik eta gehien zabaltzea eskatu nahi dizuegu, bereziki ikasgeletako ordezkarien artean hauek informazioa ikasleei ahalik eta zuzenen bideratzeko.
 
Behar duzuen edozertarako jar zaitezke gurekin harremanetan:

xavier.minguez@ehu.es
696 57 87 00