Nazioarteko Jardunaldia Hiri-desberdintasuna XX. mendean: izaera eta irudikapena"
Data
Noiztik 2023/05/11 Noiz arte 2023/05/12

Tokia: Bizkaia Aretoa-UPV/EHU, (Bilbo). Arriaga Auditorioa.
Datak: 2023ko maiatzaren 11-12.
Saioak: 2 goizez eta arratsaldez, eta tailer bat landa-irteera batekin
12 hizlari: UPV/EHUko eta Espainia, Frantzia eta Portugalgo hainbat unibertsitatetako parte-hartzaileak.
Jardunaldiaren laburpena
Jardunaldiaren ardatza XX. mendearen lehen erdialdeko hirietako desberdintasunaren sustrai historikoak aztertzea da. Hiriko bizimoduaren dimentsio desberdinak biltzen dituen kontzeptua da: biztanleen egoera sozioekonomikoa, banaketa bereizia hiri-esparruan, etxebizitzaren baldintzak edo osasun-egoera.
Hainbat adierazpenen artean, jardunaldiak alderdi jakin batean ardaztu nahi du: profilen definizio historikoan eta osaera sozio-profesionalean, aldagai kuantitatibo jakin batzuen arabera. Hortik abiatuta, kokaleku espaziala aztertu nahi dugu, kontuan hartzea eta baloratzea eskatzen duten faktore kualitatiboek baldintzatuta: zentro-periferiako distantzia, mugikortasuna, zerbitzu-sarea etab. Banaketa sozio-espazial horri esker, hiri-segregazioa eta gizarte-espazio eta -taldeen arteko desberdintasuna baloratuko ditugu.