Nazioarteko Mugikortasun Programak 2026-27. Fakultateko bilera
Lehenengo argitaratze data: 2025/10/28
Epea
2026-27 ikasturterako Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norakoak nazioarteko mugikortasun programetan izena emateko epea azaroaren 10etik 24ra izango da GAURen bitartez.
Informazio bilerak
Bilera graduaren bigarren edo hirugarren urtean dauden ikasleei egongo da zuzendurik.
Zalantza guztiak argitzeko eta eskaria behar bezala aurkezteko, Fakultateak antolatu dituen informazio-bileretara bertaratzea gomendatzen dizugu.
Ikus-entzunezko Komunikazioa / Publizitatea eta Harreman Publikoa / Kazetaritza/ Ikus-entzunezko Komunikazioa + Kazetaritza / Kazetaritza + Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasleak:
-
Euskaraz: 2025eko azaroaren 4an, asteartea, goizeko 10:00etan Fakultateko Auditorioan
-
Gaztelaniaz: 2025eko azaroaren 4an, asteartea, eguerdiko12:00etan Fakultateko Auditorioan
Soziologia / Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa / Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa + Soziologiako ikasleak:
- Elebitan: 2025eko azaroaren 5ean, asteazkena, goizeko 9:30etan Fakultateko Auditorioan
Oso garrantzitsua da Fakultateko Mugikortasun Programak atalean, datorren egunetan, eguneratuko den informazio guztia irakurtzea, baita Nazioarteko Harremanen Bulegoko informazioa ere.