Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Nazioarteko Mugikortasun Programak 23-24. Fakultateko bilera

Irudia

2023-24 ikasturterako Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norakoak nazioarteko mugikortasun programetan izena emateko epea, azaroaren 14etik abenduaren 5ra izango da GAURen bitartez.

Zalantza guztiak argitzeko eta eskaria behar bezala aurkezteko, Fakultateak antolatu dituen informazio-bileretara  konektatzea gomendatzen dizugu:

  • Soziologia / Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa / Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa + Soziologiako ikasleak:
    • Azaroaren 11n, ostirala, goizeko 11:00etan Fakultateko Auditorioan (elebitan).
  • Ikus-entzunezko Komunikazioa / Publizitatea eta Harreman Publikoa / Kazetaritza/ Ikus-entzunezko Komunikazioa + Kazetaritza/  Kazetaritza + Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasleak:
    • Azaroaren 11n, ostirala, eguerdiko 13:00etan Fakultateko Auditorioan (gaztelaniaz).
    • Azaroaren 15ean, asteartea, eguerdiko 13:00etan Fakultateko Auditorioan (euskaraz).

Bilera graduaren bigarren edo hirugarren urtean dauden ikasleei egongo da zuzendurik.

Oso garrantzitsua da Fakultateko Mugikortasun Programak atalean, datorren egunetan, eguneratuko den informazio guztia irakurtzea, baita Nazioarteko Harremanen Bulegoko informazioa ere.

Informazio gehigarria

Hona hemen Fakultateko bilerako aurkezpena