Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Nola gustatuko litzaizuke Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea izatea UPV/EHUn?

Mugikortasun iraunkorra, trantsizio energetikoarekin, ingurumenaren eta biodibertsitatearen babesarekin eta klima-aldaketarekin batera, datozen hamarkadetan aurre egin beharreko erronka handienetako bat da.

Parte-hartze kolektiboa funtsezkoa da mugikortasun iraunkorrerantz igarotzeko, bai ingurumenaren ikuspegitik (baliabide naturalen eta energiaren kontsumoaren eraginkortasuna), bai ekonomiaren ikuspegitik (kostuen murrizketa), bai gizartearen ikuspegitik (pertsonen bizi-kalitatea hobetzea).

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) urteak daramatza Mugikortasunaren Europako Astean parte hartzen, mugikortasun iraunkorraren aldeko apustuan. Ekimen honek, Europako Batzordearen babesa duena, urtero egiten da irailaren 16tik 22ra, mugikortasun iraunkorra sustatzeko jarduerak eginez eta jardunbide egokien eta neurri iraunkorren garapena sustatuz.

3 campusetan antolatuko ditugun jarduerei buruz duzun iritzia jakin nahi genuke. Ez duzu 2 minutu baino gehiago beharko eta oso lagungarria izango da!