Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Online ikastaroa / Hitzaldia: Finantza etikoak

Kartela

FINANTZA ETIKOAK. Pertsonengan balioa jartzeko benetako aukera

Hitzaldia

Ekitaldia datorren astelehenean, 2023ko otsailaren 13an, izango da, 11:45ean, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gradu Aretoan. Sarriko eraikina. (Bilbo) Hitzaldia birtualki ere jarraitu ahal izango da Webex plataformaren bidez:

Jordi Ibañez Pulido izango dugu gurekin, Finantza Etikoak Fundazioko zuzendaria. Bertan, hiru ildo nagusitan bultzatzen da lana (finantza-hezkuntza, aktibismo kritikoa eta jarduera parabankarioa). Fundazioak Fiare Banca Ética bankuarekin harreman estuan lan egiten du, estatu mailan aitzindaria den finantza etikoen ekosistema sortuz.

Ikastaroa

Ikastaro hau zuzenduta dago finantzak etika, jasangarritasun eta elkartasunaren ikuspegitik ezagutu nahi dituzten ekonomia eta enpresaren arloko graduko eta graduondoko ikasleei. Dena dela, arloan interesa duten UPV/EHUko beste gradu batzuetako ikasleak ere ongietorriak izango dira. Aukera hau galduko al duzu?

  • Izena emateko: Izen ematea doakoa izango da baina nahitaezkoa Garapenerako UPV/EHUko Lankidetza Bulegoaren web gunearen bitartez.
  • Iraupena: 37.5 h (hautazko 1.5 kreditu baliozkotu ahal izango da)
  • Noiz emango den: 2023ko urtarrilaren 13tik martxoaren 24ra bitartean
  • Modalitatea: Online.  eGelapi plataforma birtualaren bidez.