Kazetaritza konprometitua hauteskunde -testuinguru batean.
Lehenengo argitaratze data: 2015/11/25
batzuetatik abiatzen den ikerketa-kazetaritza batez ari gara.
Euskal kazetariek gai hauen inguruan gogoeta egiteko gune bat eskaini nahi dugu:
• Kazetaritza konprometitua eta herritarrak. Herritarrak informazio jakin bat eskatzen die hedabideei ala haiek
eskaintzen diotenarekin konformatzen da? Hedabideak bitartekari gisa, botere publikoen zaintza eta herritarren
eginkizuna.
• Zer eginkizun duten hedabideek, iritzi publikoaren sortzaile gisa, krisiaren eta desparekotasun handien testuinguru
honetan. Hedabideek istorioak kontatzen dituzte, eta aurpegia jartzen diete egoera honen ondorioei. Ba al dute
konpromisorik desparekotasun hau sortzen duten kausak ikusgai jartzearekin eta aldaketa posible egingo duten
irtenbideekin?
• Abenduaren 20ko hauteskunde orokorren aurrean, zer rol jokatzen dute hedabideek?; noren zerbitzuan daude?;
zer gai izango dira garrantzitsuenak?; nork jartzen ditu gai horiek lehen orrietan?
• Asmoa da mahai-inguruko kideekin elkarrizketa bat izatea gai horiekin lotutako galdera batzuetatik abiaturik,
beren ikuspegia azaldu dezaten eta elkarri erantzun diezaioten.
Horren ondotik, eztabaida-txanda bat irekiko dugu gainerako entzuleek galderak eta iruzkinak egin ditzaten.
Gonbidatutako kazetariak:
África Baeta, ETBkoa.
Begoña Beristáin, Onda Vasca.
José María Reviriego, El Correo.
Aloña Velasco, Cadena Ser.
Lekua: Arrupe Etxekoekitaldi-aretoa. P. Lojendio 2-2º Bilbo
Eguna: Azaroak 26
Ordua: 19:00etan