Eduki publikatzailea

Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen gaineko MAL eta GRAL hoberenak saritzeko I Ituna Saria

Lehenengo argitaratze data: 2020/09/18

Itun Ekonomikoaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiak I Ituna Saria antolatu du Ekonomia Ituna eta Foru Ogasunak lantzen dituzten Master Amaierako Lan (MAL) eta Gradu Amaierako Lan (GRAL) hoberenak saritzeko.

Lehenengo kategorian, MAL hoberenak, 800 euroko saria eta Ituna Diploma irabaziko du. Bigarren kategorian aldiz, GRAL hoberenak, 500 euroko saria eta Ituna Diploma jasoko du. Gainera, saritutako lanak Ad Concordiam: Ekonomia Itunaren Sustapenerako Erakundeak editaturiko "Ikerketa Bilduman" argitaratzeko aukera izango dute.

            UPV/EHUn edota Estatuko edozein goi mailako hezkuntza eta ikerkuntza zentroetan 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean defendaturiko lanak aurkeztu ahalko dira. Saria, Fakultate eta jakintza-alor guztietara dago zabalik, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen gaia diziplina anitzetatik jorratu daitekeelarik. Lanak euskeraz, gazteleraz, ingelesez edo frantsesez aurkeztu ahalko dira.

            Sariaren helburua, unibertsitate mailan Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen gaineko ikerkuntza sustatzea da, irakasleei zein ikasleei gai honen gaineko GRAL eta MALak eskaintzera eta defendatzera animatuz.

            Deialdiaren behin betiko oinarriak 2021/2022 kurtsoan zehar argitaratuko dira. Edozein galdera edo dudarik izatekotan jarri kontaktuan Ituna Agiritegiarekin hurrengo emailen bitartez: ituna@ehu.eus edo Mikel.erkoreka@ehu.eus.