Ekonomia Itunari eta Foru Ogasunei buruzko MAL eta GRAL onenarentzako IV. Ituna Saria
Lehenengo argitaratze data: 2025/06/06
Ituna Sariaren lehen bi deialdietan izandako arrakastaren ondoren, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiak aurten ere Ituna Sariaren edizio berria antolatuko du Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen arloko Master Amaierako Lan (MAL) eta Gradu Amaierako Lan (GrAL) onenak saritzeko. Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailarekin eta UPV/EHU-ko Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen batera egiten da.
Zertan datza Saria?
- Lehenengo kategorian, MAL hoberenak, 600 euroko saria eta Ituna Diploma irabaziko du.
- Bigarren kategorian aldiz, GRAL hoberenak, 300 euroko saria eta Ituna Diploma jasoko du.
- Gainera, saritutako lanak Ad Concordiam Ekonomia Itunaren Sustapenerako Erakundeak editaturiko «Ikerketa Bilduman» argitaratzeko aukera izango dute.
Zein da aurkezteko epea?
Lanak aurkezteko epea deialdi hau argitaratzen denetik 2025ko azaroaren 15era arte egongo da zabalik (egun hori barne). Deialdiaren oinarrietan, lanak aurkezteko prozedura zehazten da.
Informazio gehiago
Deialdiaren oinarriei buruz galderarik edo argibiderik behar izanez gero, jarri harremanetan ituna@ehu.eus -ekin.
I. Ituna Sariaren deialdiaren oinarriak www.ituna.eus webgunean daude ikusgai.