Eduki publikatzailea

Maria Goyri Sariaren V. Edizioaren Deialdia

V. edizioa

Lehenengo argitaratze data: 2016/09/15

UPV/EHUko  emakume eta  gizonen Berdintasunerako 11.  Planaren (2014-2017) 1.4.2 puntuan     aurreikusitako  ekintza  betez,    "Genero ikuspegia barneratzen  duten UPV/EHUko lan onenei emandako (...)María Goyri -master amaiera- sariak errotzea", alegia,  UPV/E HUk MARIA GOYRI sariaren V. ediziorako deialdia egiten du  master amaierako lanetan genero ikuspegia barne hartzeari dagokionez, ikasleek ezaugarri horrekin eginiko lanik onenak aintzatesteko, jakitera emateko eta saritzeko.

Aurkezten diren lanen kalitateak hala  eskatuz gero, saria partekatu egin ahal  izango da.

Eta, UPV/EHUren  eleaniztasun politika eta  jakintza adar  desberdinak daudela (Artea eta Giza Zientziak; Zientziak; Osasun Zientziak; Gizarte  eta  Lege  Zientziak; eta Ingeniaritza eta  Arkitektura) kontuan hartuta, 6 accesit ere  eman ahal izango  dira, beren kalitatearengatik epaimahaiaren iritziz  halako aipamena merezi duten lanentzat.

Saridunek diploma bat, eta dekorazio-objektu bat jasoko dituzte
 

 

Eskaerak aurkezteko epea 2016ko azaroaren 9an amaituko da