Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Saria: "Mundua eraldatzeko GrAL hoberenak"

Lehenengo argitaratze data: 2021/08/25

UPV/EHUko Ikasleen IV. Biltzarra 'Mundua eraldatzeko GrAL hoberenak' Zeren zain zaude zeurea bidaltzeko? ZURE EKARPENA BIDALTZEKO EPEA ZABALIK DAGO!

Aurreko edizioen arrakastaren ondotik, urriaren 21ean UPV/EHUko Ikasleen IV. Biltzarra izango da honako gaiaz: “Mundua eraldatzeko GrAL hoberenak”. Biltzar hori UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordetzak bultzatutako ekimena dugu.

Bertan aurkeztuko dira 2020/21 ikasturteko gradu amaierako lan (GrAL) hoberenak, ikasleek Agenda 2030eko Garapen Iraunkorrerako Helburuak izeneko markoan egindako ponentzia eta posterren bidez.

IV. biltzar hau baliatu nahi dugu zuek bezala ikasleak direnen ikerlan eta etorkizuneko erronka horien partaide izan zaitezen, ziur baikaude zeuk ere izango duzula zer eskaini.

Aurkezpenak urriaren 21ean egingo dira, unibertsitateko hiru Campusetan eta biltzarraren itxieran 9 sari banatuko dira.

Komunikazioak bidaltzeko epea irekita dago.

Zeren zain zaude zeurea bidaltzeko?

Ikasleen biltzarraren bideoa ikusi nahi baduzu, esteka honetan duzu eskuragarri:

https://youtu.be/jSjdaDcQFQo

Proposamenen bidalketaren (epemuga: Irailak 24) inguruko informazio gehiago hemen:

go.ehu.eus/ikasleen-biltzarra