Breadcrumb

Eduki publikatzailea

"EHU Talks" izeneko eztabaidagune berriaren aurkezpena

Lehenengo argitaratze data: 2016/04/22

"EHU Talks" eztabaidagunea Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean abian jarri den ekimen berria da. Euskara eta Eleaniztasunaren Errektoreordetzaren babesa duen eztabaidagune honen helburu nagusia honako hauxe da: interesa duten Fakultateko kide orori aukera ematea, ingeles hizkuntzaren erabilera aktibo eta pasiboa sustatzeko. Horretarako, aditu desberdinek ingelesezko hitzaldiak emango dituzte, gure Fakultatean ematen diren irakasgaiekin lotura duten eta interes handia duten gaiei buruzkoak hain zuzen ere

.
Eztabaidagune honen ekimen berria izenburu hauxe duen hitzaldia izango da: The breakdown of Communist regimes and the reemergence of ethnic nationalism in East-Central Europe.
Hizlaria: Prof. Dr. Xosé Manoel Núñez Seixas, Municheko Ludwig Maximilian Unibertsitateko Historia Irakaslea.


Eguna eta ordua: Apirilaren 28ean, ostegunean, eguerdiko 12etan.
Lekua: Gizarte eta Komunikazioaren Zientzien Fakultateko Auditoriumean.

Kordinatzailea: Ludger Mees