Eduki publikatzailea

Aurkeztu da Euspot 2017ko edizioa

Irudia

Publizitatea, sormena eta euskara uztartzen dituen Euskadiko erreferentziazko spot lehiaketaren seigarren edizioa martxan da."Aniztasunak aberastu egiten gaitu" lelopean abiatu da aurtengo euskarazko spot lehiaketa eta aurkezpen ekitaldian izan dira ekimenaren sustatzaileak eta antolakuntza taldeko ordezkariak: Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari Mikel Irizar, Aretxabaletako alkate Unai Elkoro, Mondragon Unibertsitateko ordezkari Goio Arana, Arizmendi Ikastolako komunikazio arduraduna Edurne Balzategi eta Artemaneko zuzendari Arantzazu Lagunilla.

Euspot lehiaketaren gai nagusia aintzat hartuta, berdintasunaren eta integrazioaren alde esparru ezberdinetan lanean diharduten askotariko elkarteetako ordezkariak gerturatu dira ikus-entzunezko sormen lehiaketari babesa eskaintzera. Besteak beste; AFAGI, Banaiz Bagara, EHGAM, Jatorkin, EMAUS, eta Chrysallis-eko -Asociación Familias de menores transexuales- eta Gureak taldeko ordezkariak batu dira.