Eduki publikatzailea

Sahara Gurea - Proiektuaren aurkezpena

  • Formazioa, aktibismoa eta komunikazioa uztartzen duen esperientzia paregabea.
  • Informaziotik ekintzara garamatzan ikastaroa, Mendebaldeko Sahararen espoliazioaren aurkako komunikazio kanpaina modu kolektiboan antolatzera gonbidatzen gaituena.

Proiektuak HALA BEDI Irratiaren lokal berrian (Bueno Monreal, 16an) izango du bere egoitza.

Bertan, eskolak, tailerrak eta proiekzioak burutuko dira eta ikastaroa bideokonferentzien eta dokumentu parte-hartzaileen bidezko online lanarekin osatuta egongo da.