Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Saio irekia: "Etxebizitzaren krisia: bizitegi-arazoa hiri-eremuan"

Martxoaren 5ean izango da, 15:30ean

Soziologia eta Gizarte Lan Sailaren II. Mintegian (2.39 gela, MM4 laborategiaren ondoan)
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean.

Soziologia eta Gizarte Lan Sailaren Gizarte Zientzietako Ikerketa Ereduak eta Arloak (MAICS) masterrak "Etxebizitzaren krisia: bizitegi-arazoa hiri-eremuan" gaiari buruzko saio irekia eskainiko du Enrique Antolínen eskutik. Saio honetan, gaur egun bizi dugun bizitegi-krisia eta administrazio publikoetatik ematen ari zaizkion erantzunak aztertuko dira. 

Enrique Antolin Iria (Bilbo, 1961) Soziologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle titularra. Hainbat ikerketatan parte hartu du, eta berriki honako proiektu hauetan:  “Influencia de los cambios en los regímenes de producción y acceso a la vivienda en la restructuración social de las grandes ciudades españolas” (CSO2017-83968-R, I+D+I proiektua. Liburu, kapitulu eta artikulu ugariren egilea da, hala nola “Participación ciudadana y transformación urbana (1997-2007)” Ciudad y Modernización en España y México liburuan, “Transformación urbana y sistema de racionalidad” (Semiosfera aldizkarian), “Transformación y regeneración urbana en escenarios de incertidumbre” Los sentidos de la ciudad liburuan, “Bilbao -Sevilla dos ciudades, dos contextos diferentes” (QUID aldizkarian), “Segregación residencial, políticas de vivienda y rentas familiares en épocas de transformación urbana” eta “Desigualdad, renta familiar y políticas de vivienda en Bilbao” (Ciudad y Territorio aldizkarian).