Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Bideo solidarioa grabatzeko ikasleak behar dira

Lehenengo argitaratze data: 2016/04/15

Irudia

ALCER-Bizkaia, Giltzurruneko Gaixoen Elkartea da eta bere helburu nagusia giltzurruneko gaixotasun kroniko bat duten pertsonei eta beraien senideei bizitza hobetzea da. Hori dela eta, organoen dohaintzari buruzko mentalizazio jarduerak antolatzen dituzte, transplanterako diren eta pazienteen bizi kalitatea handitu ahal izateko. Horietako bat ekainaren 5ean Bilbon egingo den Lasterketa Solidarioa da, Organo eta Ehunen dohaintza sustatzeko. Proiektua erantsita bidaltzen da.

Elkarteak honako hau eskatzen du: laguntzeko prest dauden Komunikazioko ikasleekin kontaktatzea, dibulgaziozko bideo bat grabatzeko komunikabideetako pertsonekin (aktoreak, aurkezleak, kirolariak, etab.), lasterketari publizitatea emateko asmoarekin eta horrela Bizkaiko biztanle gehiagori heltzeko.

ALCER BIZKAIA
Plaza Haro, 1 Bajo (48006 Bilbao)
Tfno: 944598750 / Fax: 944598850
correo:  alcerbizkaia.bio@gmail.com