Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Sekzio Ofiziala ikasleentzat Proiekzioak: Azaroaren 11tik 14ra. Golem Alhondiga

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 61. edizioak (ZINEBI61), gazteek zinearekin eta hizkuntzekin hartu-eman zuzenagoa izatea errazteko xedez, sekzio ofiziala goizeko ordutegian errepikatuko du Alhondiga Bilbao / Azkuna Zentroko auditoriumean (Golem Alhondiga zine aretoetako 8. aretoa).

Saioak, hizkuntzen aurrean interesa eta jakin-mina duten institutuetako/unibertsitateko gazteei egongo dira zuzenduta. Jatorrizko bertsioan emango dira, euskarazko eta gaztelaniazko azpi-tituluekin. 

Hori dela eta, 8 saio antolatu dira Bilboko Golem Alhondiga zine-aretoetan, astelehenetik, 2019ko azaroaren 11tik, ostegunera, hilaren 14ra, goizeko 10:00etan eta 12:00etan, ikasle bakoitzeko euro bateko kostu sinbolikoarekin.  

Izen emateak: http://www.pacay.es/zinebi61/
* Izen ematea ordenaren arabera egingo da.