Breadcrumb

Eduki publikatzailea

"El Capital"-ek bi tailer berri aurkezten ditu, irailetik uztailera

(Sarrikoko Seminario "El Capital"-ek antolatua)

Sarrikoko Seminario "El Capital"-etik asko pozten gaitu ikasturte honetan, irailetik uztailera, egingo ditugun bi tailerrak aurkezteak  (aurrez aurrekoak, eta online konexio aukerarekin):  


1. "Los orígenes de El Capital: Grundrisse y Capítulo VI inédito" deitutako tailerrean Karl Marxek Kapitala argitaratu aurretik idatzitako eskuizkribu garrantzitsuenetariko bi landuko ditugu. Tailer hau astez astekoa izango da, astearteetan hain zuzen, eta sarrera zein aurkezpena irailak 21 izango da, 19:00 (UCT +2). Beti bezala, dinamika irakurritako orrialdeen bateratze-lana eta eztabaida izango da. Orrialdeak, bataz beste, 20 izango dira aste bakoitzeko.


2. Bigarren tailerrean Mark Moisevich Rosenthal-en  "Principios de la lógica dialéctica" liburua landuko dugu. Tailer honekin filosofia marxistaren oinarrien azalpen sistematiko eta eskuragarri bati hurbilduko gatzaizkio, edozein diziplinatarako ezinbesteko dena, baita natur zientzietarako ere. Aurreko tailerra ez bezala, hau hamabost egunetik behin jorratuko da, testua ulerterrazagoa den heinean. Asteazkenetan izango da, irailaren 22tik aurrera, ordu berean: 19:00 (UCT +2).


Bi tailerretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu marxismoaganako interes hasiberria duzuenoi, baita jada honen formakuntzan zabiltzatenoi ere. Mintegia bizitza esperientzia eta marxismoaren hurbilketa desberdinetako jendez osatuta dago. Errealitatea ezagutu eta beraz eraldatu ahal izateko marxismoaren ikasketa sistematikoa beharrezkoa denaren usteak batzen gaitu. Gure aburuz, banakako irakurketa, eztabaidarekin bateratuta, ikasketa hau zehaztasun handiagoarekin lortzeko baliabide bat da.


Bi tailerrak aurrez aurre zein online jarraitzeko aukera egingo da, lehen kasuan EHU-ko Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (B0.8 gelan), Bilbon. Aukera telematikoari dagokionez, izena ematen dutenei elkarbanatuko zaien estekaren bitartez jarraitu ahal izango da. Presentzialki parte hartzeko aurkezpenean agertzearekin nahikoa da, betiere sarrikomarxismo@gmail.com helbidera idaztea eskertzen badugu ere. Online jarraitzeko zuen helbide elektronikoa, izen abizenak eta herrialdea beharko ditugu. Zuen telefono zenbakia pasatzen badiguzue tailerretako WhatsApp taldera ere sartuko zaituztegu.


Kartelak eta erabiliko diren materialak elkarbanatzen dizkizuegu:
 
https://drive.google.com/drive/folders/1AeoUvH2krnFnru_BAaMxrWybF1TgoP6I?usp=sharing
 
Bi tailerrek garrantzi handiko ikastetak ekarriko dituztela uste dugu, eta bakarka lantzeko gogorrak diren irakurketetara gerturatzeko aukera emango dute. Hau dela eta, gurekin kontaktuan jartzera, parte hartzera eta tailerrak hedatzera animatzen zaituztegu.