SICUE programa 26-27. Informazio-bilera
Lehenengo argitaratze data: 2026/01/22
Epea:
2026-27 ikasturterako SICUE programan izena emateko epea urtarrilaren 30tik otsailaren 13ra izango da GAURen bitartez.
Informazio-bilera
Zalantza guztiak argitzeko eta eskaria behar bezala aurkezteko, Fakultateak antolatu duen informazio-bilerara joatea gomendatzen dizugu.
- Bilera izango da: 2026ko urtarrilaren 29an, osteguna, goizeko 10:00etan Fakultateko Auditorioan (elebitan).
- Bilera graduaren bigarren edo hirugarren urtean dauden ikasleei egongo da zuzendurik.
Oso garrantzitsua da Fakultateko Mugikortasun Programak atalean datozen egunetan eguneratuko den informazio guztia irakurtzea, baita Nazioarteko Harremanen Bulegoko informazioa ere.