Eduki publikatzailea

Siria perspektiban: sistema politikoa, krisia eta gerra

Pablo Sapag irakaslea Siriako politika eta gatazkan aditua da (horrez gain siriar sustrai familiarrak ditu). 20 urtez gerra korrespontsala izan zen eta egun irakasle eta ikerlaria da Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Gerra garaian Siriara bidai ezberdin egin ditu eta 2017ko abenduanSiria en Perspectiva: de una crisis internacionalmente mediatizada al histórico dilema interno liburua argitaratu du. Argitalpen honetan Pablo Sapagek siriar krisiaren barne eta kanpo faktoreen ikuskera bat eskaintzen du ulertzeko potentzia erregional eta globalen eskuhartze erabakiorra. Liburua Madrilgo Liburu Azokan hirugarren salduena izan zen unibertsitate argitaletxeen artea. Egun bigarren edizioa prestatzen ari da eta ingelesezko bertsioa.

 

2018ko azaroaren 9an 11:00etan. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko 32. Gelan.
2018ko azaroaren 9an 18:00etan. UPV/EHUko Banco de España eraikinean. Bilbao.

Antolatzailea: Politika eta Administrazio Zientzia Saila.
Laguntzailea: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea.