Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Soziologia eta Politika Zientziako GRALen VIII. saria: Epaimahaiaren epaia

Irabazlea:

Naroa Gallues Isturiz izan da  Soziologia eta Politika Zientziako GRALen VIII. sariaren irabazlea, “Laia, nire neska-laguna izan nahi duzu? Replika aplikazioa genero-teknologia gisa” izenburua duen lanagatik.

 

Lan honek kalitate akademiko oso handia erakusten du, bereziki azpimarratzekoa delarik egilearen gaitasun analitikoa eta teknologia genero-dispositibo gisa ulertzeko egiten duen irakurketa kritikoa. Epaimahaiak oso positiboki baloratu du lanaren anbizio teorikoa eta metodologikoa, Gradu Amaierako Lan batean ohikoa ez den mailakoa.

Egileak ez du teoria aurrez emana modu mekanikoan aplikatzen, baizik eta kategoriak eraikitzeko eta pentsamendu propioa garatzeko gaitasuna erakusten du, ekarpen original eta ongi oinarrituak eginez. Metodologiari dagokionez, ikerketa-diseinua koherentea eta berritzailea da, eta analisiak sakontasuna eta sendotasuna erakusten ditu.

Horregatik guztiagatik, eta lanak duen proiekzio akademiko argia kontuan hartuta, epaimahaiaren iritziz, lana guztiz merezimenduzkoa da sari hau jasotzeko.