Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Kongresua

Subiranotasuna(k) Aztergai Kongresua (IIIth Conference on Nationalism)

Irudia

Azaroaren 17an Bilboko "La Bolsa" jauregian (Pilota kalea, 10) Subiranotasuna(k) aztergai nazioarteko kongresua (Nazionalismoa Ikertuz III. Kongresua) ospatuko da, EHUko Subiranotasuna Europako Herrietan (SEH) masterrak eta Parte Hartuz eta NOR ikertaldeek antolaturik.

Kongresuaren egitaraua ondokoa izango da:

-9:30-9:50: Harrera 
-9:50-10:00: Aurkezpena

-10:00-11:30: Hitzaldia. Xavier Solano i Bello, “Eskozia: orain arteko ibilbidearen gakoak” [Gaztelaniaz] (aurkezlea: Jon Azkune Torres)
-11:30-12:00: Kafea 
-12:00-13:30: Komunikazio mahaiak (I)
-13:30-15:30: Bazkarirako tartea 

-15:30-17:00: Mahai ingurua. Jule Goikoetxea eta Joseba Sarrionandia, “Burujabe ala menpeko? Munduari begira Euskal Herritik” (moderatzailea: Estitxu Garai Artetxe)

-17:00-18:30: Komunikazio mahaiak (II)

Kongresuan parte hartzeko, lotura honetan izena eman behar da: https://forms.gle/cqdnhM9HnjYHeHr48