Eduki publikatzailea

Tipi - Tapa Osasunez

Lehenengo argitaratze data: 2016/04/27

Irudia

 Igandean, maiatzak 1, 9:30etan Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Elcano, 21. Bilbo) hasiko da XII. Tipi-tapa osasunez, ibilaldi ez-lehiakorra. Martxa hori UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Kirol Zerbitzuak antolatu du. 13 kilometroko ibilaldia Leioa-Erandioko UPV/EHUko Kiroldegian bukatuko da. Han autobus zerbitzua egongo da 12:30etatik 14:30etara, helmuga Astrabuduako Metro geltokiarekin lotzeko.

 

Nahitaezkoa da izen ematea, epea apirilaren 7etik 29ra izango da. Izena emateko moduak:

     - Web orriaren bidez: https://www.ehu.eus/eu/web/kirolak-bizkaia/tipi-tapa-izen-ematea
     - Bulegoetara bertaratu: Bizkaiko Campuseko Kirol Zerbitzuko Bulegoetan.

Informazio gehiago: e-maila: rovdepor@ehu.eus
Tel. 94 601 5894 / 94 601 3162

Nahi duen orok parte hartu ahal izan du martxa horretan. Tipi-tapa ibilaldiak helburu hauek ditu: unibertsitatea gizartera hurbiltzea, herritar guztiak kirolaren bidez osasuna zaintzera animatzea, UPV/EHUko ikastegiak lotzea eta ingurunea ezagutaraztea