Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Jardunaldia

Tracking bilbao jardunaldien hamargarren urteurrena

Irudia

Tracking Bilbao Kulturari eta Interneti buruzko Jardunaldien hamargarren edizioa apirilaren 24tik 27ra izango da. Berritasunen artean, aurten BBK Aretoan eskainiko dira ekitaldi guztiak.

Jarraian aipatuko ditugu Tracking Bilbaoren 10. edizioan egingo diren jarduera nagusietako batzuk:

  •  Apirilak 24, igandea. 12:00etan, BBK Aretoan: «Educapop: Cinemasrock», familiartean gozatzeko kontzertua da, Zinearen Historia soinu banden bidez kontatzen duena. Ikusle txikienek, ikuskizunaz gozatzearekin batera, zazpigarren arteak emandako filmik onenak ezagutuko dituzte. Gurasoek ere parte har dezakete ekitaldian.
     
  • Apirilak 24, igandea. 20:00etan, BBK Aretoan: «Mongolity» ikuskizunaren Euskadiko estreinaldia. Mongolia aldizkariaren ikuskizun berriak Silvia Sparksen umore beltza, Dario Adantiren satira politikoa eta Pere Rusiñol Mongoliaren Reality News ataleko arduradunaren zuzeneko kazetaritza uztartzen ditu. Ohiz kanpoko ikuskizuna da, eta ederki ezkontzen da agertokiaren gaineko gaurkotasun digitalarekin.
     
  • Apirilak 26, asteartea. 20:00etan, BBK Aretoan: «El Instituto T» antzezlanaren estreinaldia Bilbon. Teknologiaren, sare sozialen, publizitatearen edo komunikabideen eguneroko manipulazio eta buru-jateari buruzko ikuskizuna. Lakanosa Teatroa euskal antzerki konpainiaren ekoizpena da, Javier Antónek, Jon Zabalek eta Gorka Martínek antzeztutakoa.
  • Apirilak 27, asteazkena. 20:00etan, BBK Aretoan: «Quema la memoria» kontzertu poetiko ilustratua, Ramón Rodríguezen (The New Raemon) eta Paula Bonet ilustratzailearen eskutik.  Zentzumen anitzeko esperientzia honek musikaren eta hitzaren bitartez argitzen du iluntasuna, argia besarkatu nahi dugulako saihesten saiatzen garen hura. Irudiak mutatu egiten dira, baita ahotsak ere. Ramónek jotzen duen bitartean, Paulak pintatu egiten du, zuzen-zuzenean.

Informazioa gehiago: www.trackingbilbao.com