Zatoz 'Tribuaren Berbak' saio berrituaren aurre-estreinaldira!
Lehenengo argitaratze data: 2015/03/02
EiTBk 'Tribuaren Berbak' saio berrituaren aurkezpenera gonbidatu nahi zaitu. Martxoaren 9an, 19:00etan, EITBren Bilboko egoitzan izango da ekitaldia, eta bertan izango dira Maite Iturbe EITBren zuzendari nagusia, Kike Amonarriz aurkezlea, Mertxe Mugika AEK-ko koordinatzaile nagusia, eta Asier Amondo Korrikako koordinatzailea.
Ekitaldira etorri nahi baduzu, ateak zabalik izango dituzu! Bidali zure datuak tribuarenaurkezpena@eitb.eus helbidera.
Lehenik eta behin, Maite Iturbek bertaratuak agurtuko ditu. Ondoren, Mertxe Mugikak eta Asier Amondok 'Tribua Korrika eta Euskalduntzen' sarrera egingo dute. Azkenik, Kike Amonarrizek 'Tribuaren Berbak Saioa Telebistatik kanpo erabiltzeko gida' eskainiko du, saioaren atarian sortu berri dugun 'Tribuaren bloga' atalean oinarrituta.