Breadcrumb

Eduki publikatzailea

University-Business Forum.Unibertsitate eta enpresa arteko lankidetzak mugaz haraindiko eskualdeetan.

University-Business forum tematikoa Donostian egingo da, urriaren 18an eta 19an. 2016ko Kultur Hiriburutzaren harira egingo da, eta aztergai izango dira, alde batetik, unibertsitate eta enpresa arteko lankidetzak mugaz haraindiko eskualdeetan eta kultur ekintzailetzan izan duen bilakaera eta, bestetik, lankidetza horrek hirien eta lurraldeen garapenean izan duen eragina. Foruma Europako Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute elkarrekin, honako hauen laguntzarekin: Euskal Herriko unibertsitateak eta Akitaniako unibertsitate kideak, Euskampus Fundazioa, Confebask Euskal Enpresarien Konfederakuntza eta Donostiako Udala. Euskadi-Akitania euroeskualdearen eta Europako beste eskualde eta herrialde batzuen eredua partekatzeko aukera aparta da, eta, horrez gain, denek partekatzen dituzten gaiak eztabaidatu ahal izango dira, baita jarduera onak aurkeztu eta unibertsitate eta enpresa arteko lankidetzarako bide berriak aztertu ere.
Foroan parte hartzea doakoa da, baita bazkaria, kafeak eta Gastronomia-Elkarteko 18aren afaria ere. Catering antolatzeko behar beharrezkoa da forumera joango diren pertsonak Forumaren webguneko erregistroan izena ematea.